XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ehuna (kapilaritatea)

ur-galga (adierazgailua)

lurra

drenajea

ur-hornidura

ongarri-hornidura

ur-erreserba

Lurrean ur gutxi behar duen landarerik (kaktusak, etab.) sekula ez dugu honelako ontzian landatuko; sistema honek lurra beti heze mantentzen baitu.

Ureztaketan etenaldi edo atsedenaldi bat behar duten landareak hidrolorontzian mantentzea nekosoagoa da.

Aldiz, hostoen edertasunagatik landatzen diren landareak ondo haziko dira eta ongarriketa oso erraza da, urari nahastea gehituz.

Hidrolorontzian, kapilaritatez, ureztaketa behetik gora gauzatzen denez, gauak lurrazalean azaldu ohi dira, honen itxura asko itsusituz.

Horrek konponbide erraza du: noizbehinka lurra jorratu eta ura, hornidura tututik sartu beharrean, zuzenean lur gainera bota.

Birlandaketa

Landarea hazi ahala, lorontzi handiagora birlandatu behar da.

Lorea duten landareak lorontzi txikietan eduki behar dira eta birlandatuz gero, diametroa 2 edo 3 cm handiagoa duen lorontzia aukeratu.

Horrela, zainak estu mantenduz loraldi oparoagoa eragiten da.

Birlandatzeko garairik egokiena, landarearen sasoi aktiboa hastera doanekoa da.

Horrela lur berrian zainak erraz haziko dira eta pujatzea eta loraldia ez dira zapuztuko.

Euskal Herrian garai hau, landare gehienentzat, martxoa-apirila da.

Birlandaketa pausoka

Lorontzi handixeagoa, garbia eta drenaje-zuloa babestua prestatu.

Landarea dagoeneko lurra hezea egongo da.

Lehorra badago, sakabanatu eta zainak hautsi daitezke.

Behatz artean landarea mantendu lurraren kontra eta lorontzia irauli.

Lurra oso-osorik geldituko da.

Lorontzi berrian: lur berriko geruza bat jarri eta landarea gainean, lur zaharrean zainak astindu eta erdi-askatu ondoren.

Lur zaharraren eta lorontzi berriaren arteko tartea lur berriz osatu eta ongi zanpatu.

Lurra lehengo maila berean geldituko da.

Ondoren ureztatu.

Arazoak

Ureztaketa eta drenajea

Etxe barruan hiltzen diren landareetatik %90 gehiegi ureztatzeagatik izaten da.

Esaldi hau landare-saltzaileen artean zabalduenetakoa da, eta ez dute arrazoi faltarik!